Harrikada Neguko Kirol Klubak erabaki du apirilaren 28tik 30a bitartean ospatzea aurreikusten zuen 2023ko San Prudencio Curling Cup bertan behera uztea.

Zoritxarrez, erabaki hau hartu behar izan dugu. Ikusi dugu batetik, txapelketa izotz baldintza egokietan garatzeko bermerik ez dugula; eta bestetik, Europako leku d esberdinetatik gurera etorri behar ziren jokalariei eta prestakuntza lanetan parte hartu behar zuten klubeko boluntarioei errespetua zor diegula. Horrek guztiak behartu gaitu Euskal Herrian egiten den curling eko txapelketa bakarra bertan behera uztera.

Adierazi digutenez, bideragarriak diren izotzaren gutxieneko kalitate baldintzak bermatzeko eta instalazioaren beraren hezetasuna kontrolatzeko arazo teknikoek bideratu gabe jarraitzen dute. Izotza pixkanaka okerrera egiten ari den abiapuntu honen azterketa egin ostean, ulertzen dugu aurrera egitearen arriskuak gehiegizkoak direla eta txapelketa normaltasunez ez garatzeko aukera, altuegia.

Ospatu diren San Prudencio Curling Cup-eko azken edizioetan Bakh eko izotz pistak eskaintzen zuen izotzaren kalitateare kin erlazionatutako arazoak egon dira; osasun pandemia gertatu baino lehen eta geroago. Horrek eragin du klub askoren konfiantza galtzea; bere garaian txapelketa honen aldeko apustua egin zuten talde nazional zein nazioartekoek, txapelketako azken edizioet an, izena emateari utzi diote izotzarekin erlazionatutako etengabeko arazoak direla eta.

Egoera honetara iritsi gara eta ulertzen dugu Harrikada Neguko Kirol Klubak zintzotasunez egin dezakeen gauza bakarra dela gure txapelketa honi uko egitea, jokalariek berme gehiagorekin parte hartu dezaketen beste txapelketa batzuen mesedetan.

Izen-ematea gauzatzeko ordainketa egin duten taldeei kuota bueltatuko zaie 48 ordutan, gehiago luzatu gabe. Hegaldien edota hotelen deuseztapenekin arazorik duten taldeak gurekin harremanetan jarri daitezke ohiko bideetatik; gure esku dagoena egingo dugu egoera honetan laguntzeko.

Berariaz gure esker ona adierazi nahi diegu, aurrekariak aurrekari, guregan beste edizio batez konfiantza izan eta aurten ere izena eman duten taldeei.

Atsekabetuta.
Harrikada Neguko kirol Kluba.