Vitoria-Gasteiz
HARRIKADA
CURLING TALDEA
Curling Taldea
Nor gara
Harrikada Neguko Kirol Kluba 2013. urtean sortutako eta egoitza Vitoria-Gasteizen duen Curlingeko kluba da.
Klubak bi helburu nagusi ditu: batetik, taldea osatzen duten kideei beharrezkoa dutena eskaintzea gure ingurunean oso hedapen gutxi duen hirol hau egiteko; eta bestetik, kirol honi buruzko ezagupena sustatzea jokalari berriak erakartzeko. Hiru dira, beraz, Harrikadaren ildo nagusiak:
• Ostiral arratsalde eta igande eguerdiko entrenamenduak Bakheko izotz-pistan: Modu horretan bi helburu lortzen ditugu: izotzarekin etengabeko kontaktua izatea eta kluba osatzen duten kideen arteko harremanak sustatzea.
• Lagunarteko txapelketetara irtenaldiak eta entrenamendu espezifikoak. Astebururo Europako nonbaiten gutxienez txapelketa bat dagoela aprobetxatuz, curlinga eragingarri berezia da oso bestelako bidaiak egiteko. Honez gain, Jacako izotz pistan entrenamendu espezifikoekin osatzen da
• Txapelketa ofizialetan parte-hartzea. Urtero ospatzen diren nazio-txapelketak aukera bikaina eskaintzen digute curlingeko beste hainbat klubekin lehiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko.
Azken batean, Harrikada elkargune bat izan nahi du curlingean jolastu nahi duten guztientzat, baita ingurune sozial atsegin batez gozatzeko gunea ere.
ATZEMATEA
Probatu
Curlingean jolasteko ez duzu zertan patinatzen jakin, ezta sasoi berezirik izan ere; pertsona orok egin dezakeen kirola da.
Ez da arropa berezirik behar ezta ere eta guk utzi diezazukegu hasteko behar duzun oinarrizko ekipamendua (erratza eta zapatak).
Egun gutxiren buruan jokoaren kontzeptuak argi izango dituzu eta hilabete baino gutxiagoko epean jolasteko gutxieneko maila izango duzu. Hortik aurrera, zeure esku egongo da, zure helburua zein den…
Gehiago jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta izotz-pistan elkartuko gara.
ADI EGON!
Gure Bloga
HARRIKADA LACTURALE, ESPAINIAKO BIKOTE MISTOEN 2. MAILAKO AZPITXAPELDUN ETA LEHEN MAILARAKO IGOERA
Harrikada Jakatik itzuli da zilarrezko dominarekin eta Lehen Mailarako txartelarekin. Azaroaren 5etik 8ra, Jakako Izotz Jauregiak Espainiako XX. Curling Txapelketa hartu zuen, bikote mistoen modalitatean eta 2. mailan. Gasteizko klubak bi bikoterekin parte hartu zuen:...
HARRIKADA MANTIENE A GASTEIZ EN PRIMERA
El club de curling Gasteiztarra Harrikada mantendrá un año más a uno de sus equipos en la máxima categoría de la modalidad mixta en España. Tras competir durante la semana pasada en el Palacio de Hielo de Jaca, uno de sus equipos terminaba en una cómoda quinta...
JAKINARAZPENA: 2023KO SAN PRUDENCIO CURLING CUP BERTAN BEHERA UZTEA
Harrikada Neguko Kirol Klubak erabaki du apirilaren 28tik 30a bitartean ospatzea aurreikusten zuen 2023ko San Prudencio Curling Cup bertan behera uztea. Zoritxarrez, erabaki hau hartu behar izan dugu. Ikusi dugu batetik, txapelketa izotz baldintza egokietan garatzeko...
Basque Country
San Prudentzio curling cup
Mundu osoko hainbat herrialdetako 100 pertsona inguru joaten dira Gasteizera hiru egunez Curling praktikatzera.
















