Talde finlandiarra izan zen txapelketako irabazlea; izan ere, finalean Txuri-Berri Fisio Estébanez talde donostiarrari gailendu zitzaion. Azken horiek iazko titulua defendatzen saiatu ziren emozioz betetako partidan. Lehendabizikoz zuzenean eman da horrelako finala, Harrikadak abian jarritako ekimen arrakastatsua.

 

Amaitu da San Prudencio Curling Cup 2018 txapelketa edo bonspiela. Beste urte batez Bakh-eko izotz pista izan da txapelketa honen eszenatoki eta bertan parte hartu dute oso bestelako maila izan duten jokalariek. Ezarritako sistemari jarraiki, gero eta zirraragarriagoak izan dira partidak: azken batean, emaitzen araberako norgehiagokak jokatu dira. Harrikadako eskolako parte-hartzaileek aukera izan dute esperientziadun taldeen aurka jokatzeko, nazioan zein nazioartean.

Zaindariaren aurreko egunean eman zitzaion hasiera txapelketari. Orduan hasi ziren txandak, partidak, end-ak eta harri jaurtiketak. Esperientzia handiko taldeek aukera izan zuten hasiera-hasieratik sailkapenean postu erosoak eskuratzeko; hasiberriek maila ona erakutsi zuten. 

Larunbatean partida interesgarriak aurreikusten ziren. Era berean, hirugarren denboraldi arabarra: arnasa eta indarrak berreskuratzeko ez ziren falta izan barraskilo eta perretxikoak; urrunetik (estatubatuar, finlandiar, aleman, monakoar, katalan, madrildar, aragoitar, valladolidtarrak) zein gertuagotik etorritakoek (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba) eskertutako jaiarekiko gerturapena. Egunari amaiera emateko, gala afaria egin zen. Bertan Hammer Spain sarien banaketa egin zen: hobekuntzari (Iraitz Goldarazena), berezia (Harrikada CT), junior jokalaririk onena (Lydia Vallés, nesken artean; Gontzal García, mutilen artean), jokalaririk onena (Oihane Otaegi, emakumezkoen artean; Sergio Vez, gizonezkoen artean) eta klubik onena (Txuri Berri).

Igandean hasiera eman zitzaien partidei: ordura arte emaitza onak jaso zituzten taldeek goiz erdian hasi ziren jolasten; emaitza kaxkarrak lortu zituztenei hasierako ordutegia egokitu zitzaien. Itxura hartzen joan zen finalerako bidea eta segituan argitu zen nortzuk lehiatuko ziren 1. postua eskuratzeagatik: Finlandiako Rillanders eta Donostiako Txuri-Berri Fisio Estébanez. Finala, lehendabizikoz, streaming bidez zabaldu zen hainbat bidetatik: Baicast, Hammer Spain, EITB, FEDH eta spcc.harrikada.eus. Bide horietatik zein bertatik bertara finala ikusi zutenek jakin zuten nortzuk jasoko zuten irabazlearen txapela: finlandiarrak. Oso partida berdindua izan zen, kalitatezko jaurtiketekin.

Aurtengo parte-hartzea aipatzekoa izan da, bertan 24 taldek parte hartu dute; Harrikadatik egindako deiari babesa emateaz gain, nahitaezkoa izan da taldekideek (30 taldekide 24 orduko dedikazioarekin) egindako lana, baita Alfonso Villar izotz teknikariarena ere. Horri guztiari esker, Vitoria-Gasteiz izan da Curlingaren erreferentzia asteburu honetan.

Asteburu bizia, ezbairik gabe. Guztion lana eta babesa nahitaezkoa izan da, baita beste bide batzuetatik jasotako laguntza ere. Hori dela eta, gure eskerrik zintzoena emateko probestu nahi dugu aukera hau. Gure eskerrik zintzoena Arabako Foru Aldundiari, Kirolarabari eta Vitoria-Gasteizko Udalari; Arabako eta Euskadiko Neguko Kiroletako Federazioari; Espainiako Neguko Kiroletako Federazioari; Vital Fundazioari; Oreka IT, Aktion Aventura, Hirusta taberna, Baicast eta Hammer Spain laguntzaileei; Universal Tracción, Vitrogres, Traducción e interpretación T&I, Construcciones Arroyabe, Mecanizados Uriarte, Curlstore, Bodegas Solotero, Cafés La Brasileña, Lep Geotermia eta Lacturale babesleei. Jakina, harmailetatik animatu zuten guztiei.