San Prudentzio Curling Cup-a handikiro dator Harrikadaren eskutik

Datorren asteburuan San Prudentzio Curling Cup 2018 garatuko da, probintziako urteroko zita, curlingari dagokionez. Aurten talde eta berrikuntza gehiagorekin dator jokalari zein zaletu bertakoentzat antolatutako txapelketa hau. Bertan Estatuko eta nazioarteko taldeek parte hartuko dute.

 

Dagoeneko, SPCC17 txapelketa egin zenetik urte bat pasa da, asmo handiko edizio berri bat prestatzeko bide eman zuen txapelketa. Harrikadak beste behin abian jarri du kirola eta Arabako jai giroa uztartuko dituen ekitaldia. Astebururako beste eskaintza erakargarri bat, ezbairik gabe.

24 talde egongo dira: Harrikadako jokalari arabar eta bizkaitarrak, Gasteizko Iceberg, Donostiako Txuri Berri, Puigcerdà, Bartzelona, Val d’Arán, Sporting l’Olla, Valladolideko Hielo Pisuerga, Madrileko B-52, Jakakoak, Saint Pauleko estatu batuarrak (MIN), Rillanders findlandiarrak, eta Harrikadako taldeak osatuko dituzten aleman eta monakotarrak.

Aurten Harrikadako eskolako kide askok aukera izango dute horrelako txapelketa batean parte hartzeko: aurten 3 taldek aukera izango dute lehendabizikoz kalitate handiko izotzean parte hartzeko. Izotzaren prestaketan Alfonso Villar izotz teknikaria egon da, Pyeongchang Joko Olinpikoetan esperientziaduna. Aurtengo ikasleek langa oso altu dute; izan ere, 2017ko ikasleak finalera iritsi ziren. Erronkari aurre egiteko, Peter Gaedeke zita honetan ohiko jokalariaren esperientzia izango dute.

Aurtengo edizioa erakargarriagoa egingo duten berrikuntzak hainbat dira. Batetik, Bakheko izotz pistako prestakuntza berezia. Bestetik, finala streaming bidez ikusteko aukera egongo da Baicasten eskutik eta hainbat bidetatik zabalduko da: EITBko bide digitalak, Espainiako Federaziokoak, Harrikadako bideak eta Hammer Spaineko bidea. Azken honek parte hartuko du esatari taldean. Hori baina igandean izango da. Ordura arte taldeek haien artean lehiatu beharko dira 4 itzulitan, 3 taldetan banatuta Schenkel sistemari jarraiki. Sistema horren arabera, taldeak lehiatuko dira jasotako emaitzen arabera. Azkenik, Munduko Curling Federazioak datorren denboraldirako prest dituen berrikuntzak abian jarriko dira oraingoan.

Txapelketaren markoan garatuko den jardueretako bat izango da Hammer Spain sarien banaketa: kirol honetan espezializatutako argitalpenak aurreko denboraldian nabarmendu diren jokalariei banatutako sariak, herri-bozkaz egindakoa.

Txapelketa erakargarria, ezbairik gabe, Bakhen garatuko dena eta ikusgai egongo dena nahi duenarentzat datorren ostiraletik eguerdiko 15:00etatik eta asteburu osoan zehar. Sarrera librea da.

SPCC18 txapelketak gehigarri kulturalak izango ditu; izan ere, Arabako Errioxako upeltegietara bisitaldia egingo dute zenbait parte hartzailek eta San Prudentzioko hainbat jardueretan parte hartu.

Harrikadak bere eskerrik zintzoena adierazi nahi dio Arabako Foru Aldunditik, Kirolarabatik eta Vitoria-Gasteizko Udaletik jasotako laguntza instituzionalagatik; Arabako eta Euskadiko Neguko Kirol Federazioei; gure laguntzaile Oreka IT, Aktion Aventura, Hirusta taberna, Baicast eta Hammer Spaini; eta gure babesle Universal Tracción, Vitrogres, Traducción e interpretación T&I, Construcciones Arroyabe, Mecanizados Iriarte, Curlstore, Bodegas Solotero, Cafés La Brasileña, Lep Geotermia eta Lacturaleri.

Has dadila, bada, txapelketa eta ahalik eta kirol giro onena izan dezagun #SPCC18 txapelketan.