Harrikadak parte-hartze nabarmena izan du amaitu berri den Curlingeko Ipar / Hego Txapelketan. Harrikadak Oreka, Larrain y Aktion izendatutako taldeekin parte hartu del bertan eta hirurek azpimarratzeko emaitzak lortu dituzte; izan ere, lehiakortasun maila garrantzitsua agertu dute. Modu horretan lortu dute gure hiru taldeek denboraldiko lehen txapelketa ofiziala den honetan postu ona eskuratzea.
Ipar / Hego Txapelketa Jacako izotz pistan ospatu da bi fasetan: urriaren 21-22 eta azaroaren 4-5 bitartean. Bertan 12 taldek parte hartu dute: Madrilgo B52 eta No Name, Valladolideko Hielo Pisuerga Joven y Hielo Pisuerga Crianza, Jaca, Donostiako Txuri-Berri Mixto eta Txuri-Berri Cafés Aitona, eta Vitoria-Gasteizko SVC Iparpolo Sibilings eta SVC Iparpolo Vamms. Jakina, artikulu honen hasieran aipatutako gure taldeek ere bai: Harrikada Oreka, Harrikada Larrain y Harrikada Aktion.
Harrikada Larrainek (Lydia Valles, Nagore Pérez de Goldarazena, Josune Albizu, Toñi Rodriguez y Oihane Ruiz) hasiera distiratsua izan du eta haren aurkariei segituan hartu die aurrea (hermanos SVC Iparpolo, Harrikada Aktion, Harrikada Oreka). Horrek txapelketaren lidergoa emango zion. Nolanahi ere, garaipenen erritmoari ezin izan diote heldu et 3 porrot izan ditu Larrainek (Madrid B-52, Txuri-Berri Cafés Aitona y Hielo Pisuerga Joven); modu horretan bigarren faserako utzi izan ditu aukera guztiak. Jacaren aurka jokatutako partidaren erritmo biziari ezin izan dio heldu eta garaipen hori eskuetatik joan izan zaio; baita Txuri-Berri Mezclado taldearen aurka jokatutakoa ere. SVC Iparpolo Vamms taldearen aurkako fiestan berdinketa eskuratzea besterik ez du lortu izan. Larrainen laugarren garaipena Madrilgo No Name taldearekin jokatutako fiestan etorri da; bosgarrena Hielo Pisuerga Crianza taldearekin jokatutakoa. Guztira 11 puntu eta 7. postua eskuratu du Harrikada Larrainek.
Harrikada Aktion taldea (Josefo Pérez de Goldarazena, José Miguel Valles, Máximo Calvo, Rubén Martínez del Pino eta Belén Bárcena), neurri handi batean, curlingeko eskolatik etorritako kideez osatua egon da eta hasiera makala izan duen arren, parte-hartze indartsuz amaitu du txapelketa. Hasierako hiru partidak Txuri-Berri Cafés Aitona, Harrikada Larrain eta Harrikada Orekaren aurka jokatutakoak galdu ostean, lehenengo puntu positiboa Hielo Pisuerga Joven taldearen aurka jokatutako partidatik etorri izan da. Aktion sorpresa ematekotan egon da txapelketako liderra izan den Jacaren aurkako partidan, ezin izan dio baina horri heldu eta azkenean ez du partida hori irabazi. Esperientzia gehituz joan izan den talde honek ez die batere erraz jarri izan haren aurkariei. Bigarren fasean hainbat porrot pairatu ostean (SVC Iparpolo Siblings, Hielo Pisuerga Crianza, Txuri-Berri Mixed, SVC Iparpolo Vamms) amaiera bikaina izan du Harrikada Aktionek; izan ere, No Namerekin berdindu eta, sorpresaz, B52 garaitu izan du. Harrikada Aktionek 11. postua eskuratu du txapelketa honetan.
Azkenik, Harrikada Orekak (Iraitz Pérez de Goldarazena, Iosu Gabilondo, Egoitz Gordo eta Iñigo Ruiz de Eguílaz) hasiera gorabeheratsua izan du: Jaca, eta Harrikada Aktion taldeak garaitu ostean, Harrikada Larrainek Oreka garaitu zuen. Horrek baina ez dio eragin izan txapelketan, Hielo Pisuerga Crianza taldeari aurre egin izan diolako. Ordea, Madrid B52 eta Txuri-Berri Mixed taldeen aurka ez du garaipenik lortu. Bigarren fasean baina Harrikada Orekak haren alderik lehiakorrena agerian utzi du eta podiumerako aukerak izan dituen arren, ezinezkoa izan zaio: garaipenak, SVC Iparpolo Siblings eta Hielo Pisuerga Joven taldeekin; porrotak, Txuri-Berri Cafés Aitona taldearekin jokatutako partida. Emaitza horiekin Harrikada Orekak podiumean egotea lortu ez duen arren, Espainiako Koparako txartela eskuratu du. Taldeak bertan defendatu beharko du aurreko denboraldian eskuratutako titulua.
Curlingeko Ipar / Hego Txapelketa hau Donostiako Txuri-Berri Mixed taldeak irabazi du (Alberto Vez, Estrella Labrador, Eduardo de Paz eta Beatriz Cureses). Bigarren postua Jacan geratu da (Lucas Munuera, Alfonso Gracia, Elsa Fumaral, Rodrigo García eta Cármen Pérez). Hirugarren postua SVC Iparpolo Siblings taldearentzat izan da (Gontzal García, Irantzu García, Javier Munté eta Alicia Munté).
Harrikada Curling Taldearen izenean txapeldunak zoriondu nahi ditugu, baita parte-hartzaile guztiak ere. Bereziki hurrengo ekitaldietarako sailkatu diren taldeak: Espainiako Liga (1.Txuri-Berri Mixed, 2. Jaca eta 3. SVC Iparpolo Siblings) eta Espainiako Kopa (4. Madrid B52, 5. Txuri-Berri Cafés Aitona eta 6. Harrikada Oreka). 2018ko apirilean garatzea aurreikusten diren Liga horietan, Vielha eta Puigcerdán data berdinetan garatu izan den Liga Katalaneko sailkatuek ere parte hartuko dute.