Vitoria-Gasteiz
HARRIKADA
CURLING TALDEA
Curling Taldea
Nor gara
Harrikada Neguko Kirol Kluba 2013. urtean sortutako eta egoitza Vitoria-Gasteizen duen Curlingeko kluba da.
Klubak bi helburu nagusi ditu: batetik, taldea osatzen duten kideei beharrezkoa dutena eskaintzea gure ingurunean oso hedapen gutxi duen hirol hau egiteko; eta bestetik, kirol honi buruzko ezagupena sustatzea jokalari berriak erakartzeko. Hiru dira, beraz, Harrikadaren ildo nagusiak:
• Ostiral arratsalde eta igande eguerdiko entrenamenduak Bakheko izotz-pistan: Modu horretan bi helburu lortzen ditugu: izotzarekin etengabeko kontaktua izatea eta kluba osatzen duten kideen arteko harremanak sustatzea.
• Lagunarteko txapelketetara irtenaldiak eta entrenamendu espezifikoak. Astebururo Europako nonbaiten gutxienez txapelketa bat dagoela aprobetxatuz, curlinga eragingarri berezia da oso bestelako bidaiak egiteko. Honez gain, Jacako izotz pistan entrenamendu espezifikoekin osatzen da
• Txapelketa ofizialetan parte-hartzea. Urtero ospatzen diren nazio-txapelketak aukera bikaina eskaintzen digute curlingeko beste hainbat klubekin lehiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko.
Azken batean, Harrikada elkargune bat izan nahi du curlingean jolastu nahi duten guztientzat, baita ingurune sozial atsegin batez gozatzeko gunea ere.
ATZEMATEA
Probatu
Curlingean jolasteko ez duzu zertan patinatzen jakin, ezta sasoi berezirik izan ere; pertsona orok egin dezakeen kirola da.
Ez da arropa berezirik behar ezta ere eta guk utzi diezazukegu hasteko behar duzun oinarrizko ekipamendua (erratza eta zapatak).
Egun gutxiren buruan jokoaren kontzeptuak argi izango dituzu eta hilabete baino gutxiagoko epean jolasteko gutxieneko maila izango duzu. Hortik aurrera, zeure esku egongo da, zure helburua zein den…
Gehiago jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta izotz-pistan elkartuko gara.
ADI EGON!
Gure Bloga
2016/2017 denboraldi amaierako bilera
Harrikada Neguko Kirol Klubak 2016/2017 denboraldi amaierako ekitaldia egin zuen pasa den ekainaren 3an. Ekitaldi honen jarduera nagusiena izan zen bazkide, abonatu eta ikastaroan parte hartu duten kirolari guztiekin batera bilera bat egitea. Horren helburua,...
Harrikada Lacturale Curling taldeak titulu berri bat eskuratu du
Atsegin handiz partekatu nahi dugu Harrikada Neguko Kirol Klubaren azken garaipena: Harrikada Lacturale taldeak Espainiako Kopa irabazi berri du. Bigarren edizioa izan da honakoa eta Jacan garatu da maiatzaren 20 eta 21a bitartean. José miguel Valles, Lydia Valles,...
Basque Country
San Prudentzio curling cup
Mundu osoko hainbat herrialdetako 100 pertsona inguru joaten dira Gasteizera hiru egunez Curling praktikatzera.