Vitoria-Gasteiz
HARRIKADA
CURLING TALDEA
Curling Taldea
Nor gara
Harrikada Neguko Kirol Kluba 2013. urtean sortutako eta egoitza Vitoria-Gasteizen duen Curlingeko kluba da.
Klubak bi helburu nagusi ditu: batetik, taldea osatzen duten kideei beharrezkoa dutena eskaintzea gure ingurunean oso hedapen gutxi duen hirol hau egiteko; eta bestetik, kirol honi buruzko ezagupena sustatzea jokalari berriak erakartzeko. Hiru dira, beraz, Harrikadaren ildo nagusiak:
• Ostiral arratsalde eta igande eguerdiko entrenamenduak Bakheko izotz-pistan: Modu horretan bi helburu lortzen ditugu: izotzarekin etengabeko kontaktua izatea eta kluba osatzen duten kideen arteko harremanak sustatzea.
• Lagunarteko txapelketetara irtenaldiak eta entrenamendu espezifikoak. Astebururo Europako nonbaiten gutxienez txapelketa bat dagoela aprobetxatuz, curlinga eragingarri berezia da oso bestelako bidaiak egiteko. Honez gain, Jacako izotz pistan entrenamendu espezifikoekin osatzen da
• Txapelketa ofizialetan parte-hartzea. Urtero ospatzen diren nazio-txapelketak aukera bikaina eskaintzen digute curlingeko beste hainbat klubekin lehiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko.
Azken batean, Harrikada elkargune bat izan nahi du curlingean jolastu nahi duten guztientzat, baita ingurune sozial atsegin batez gozatzeko gunea ere.
ATZEMATEA
Probatu
Curlingean jolasteko ez duzu zertan patinatzen jakin, ezta sasoi berezirik izan ere; pertsona orok egin dezakeen kirola da.
Ez da arropa berezirik behar ezta ere eta guk utzi diezazukegu hasteko behar duzun oinarrizko ekipamendua (erratza eta zapatak).
Egun gutxiren buruan jokoaren kontzeptuak argi izango dituzu eta hilabete baino gutxiagoko epean jolasteko gutxieneko maila izango duzu. Hortik aurrera, zeure esku egongo da, zure helburua zein den…
Gehiago jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta izotz-pistan elkartuko gara.
ADI EGON!
Gure Bloga
Harrikada T&I-k brontzea eskuratu du rookie txapelketan
Harrikadak parte-hartze arrakastatsua izan du Jacan urriaren 14 eta 15a bitartean garatu den Rookien I. txapelketan. Bertan bi talderekin parte hartu du: Harrikada Construcciones Arroyabe eta Harrikada Traducción e Interpretación, T&I. Espainiako Izotz Kirol...
Harrikadak Puigcerdàko txapelketan parte-hartze handia izan du
Puigcerdàko XII. Nazioarteko Txapelketa amaitu da eta Harrikadak, ohi bezala, bertan parte hartu izan du. Oraingoan 3 talderekin. Denboraldiko erreferentea den lagunarteko honetan antolatutako bestelako jardueretan ere parte hartu izan dute gure hiru taldeek. ...
Harrikada Vitrogres bigarrena Bielhako Curling txapelketan
Harrikada Vitrogres taldeak Bielhako txapelketako bigarren postua lortu du sailkapenean, Val d’Aran kluba lehen aldiz antolatutako den edizioan. Sporting Club l’Ollak garaipena lortu du.Gsteizko jukalariek, Iñigo Ruiz de Eguilaz, Egoitz Gordo, Javier Perez de...
Basque Country
San Prudentzio curling cup
Mundu osoko hainbat herrialdetako 100 pertsona inguru joaten dira Gasteizera hiru egunez Curling praktikatzera.