Vitoria-Gasteiz

HARRIKADA

CURLING TALDEA

Curling Taldea

Nor gara

Harrikada Neguko Kirol Kluba 2013. urtean sortutako eta egoitza Vitoria-Gasteizen duen Curlingeko kluba da.

Klubak bi helburu nagusi ditu: batetik, taldea osatzen duten kideei beharrezkoa dutena eskaintzea gure ingurunean oso hedapen gutxi duen hirol hau egiteko; eta bestetik, kirol honi buruzko ezagupena sustatzea jokalari berriak erakartzeko. Hiru dira, beraz, Harrikadaren ildo nagusiak:

• Ostiral arratsalde eta igande eguerdiko entrenamenduak Bakheko izotz-pistan: Modu horretan bi helburu lortzen ditugu: izotzarekin etengabeko kontaktua izatea eta kluba osatzen duten kideen arteko harremanak sustatzea.

• Lagunarteko txapelketetara irtenaldiak eta entrenamendu espezifikoak. Astebururo Europako nonbaiten gutxienez txapelketa bat dagoela aprobetxatuz, curlinga eragingarri berezia da oso bestelako bidaiak egiteko. Honez gain, Jacako izotz pistan entrenamendu espezifikoekin osatzen da

• Txapelketa ofizialetan parte-hartzea. Urtero ospatzen diren nazio-txapelketak aukera bikaina eskaintzen digute curlingeko beste hainbat klubekin lehiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko.

Azken batean, Harrikada elkargune bat izan nahi du curlingean jolastu nahi duten guztientzat, baita ingurune sozial atsegin batez gozatzeko gunea ere.

ATZEMATEA

Probatu

Curlingean jolasteko ez duzu zertan patinatzen jakin, ezta sasoi berezirik izan ere; pertsona orok egin dezakeen kirola da.

Ez da arropa berezirik behar ezta ere eta guk utzi diezazukegu hasteko behar duzun oinarrizko ekipamendua (erratza eta zapatak).

Egun gutxiren buruan jokoaren kontzeptuak argi izango dituzu eta hilabete baino gutxiagoko epean jolasteko gutxieneko maila izango duzu. Hortik aurrera, zeure esku egongo da, zure helburua zein den…

Gehiago jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta izotz-pistan elkartuko gara.

Gure

Babesleak

ADI EGON!

Gure Bloga

Harrikada Vitrogres, Txapelketa Mistoko seigarrena

Harrikada Vitrogres, Txapelketa Mistoko seigarrena

Harrikada Vitrogresek play-offetara pasatzea lortu du Espainiako Curling txapelketa mistoan 6. postua eskuratuta. Open formatuan egin den azkena izan da honako txapelketa; izan ere, 2018/2019an hasiko da kategoria desberdinetako txapelketa izaten bertan 10 talde...

read more
Harrikadak Espainiako txapelketan parte hartuko du

Harrikadak Espainiako txapelketan parte hartuko du

Harrikada T&I-k parte hartuko du Espainiako emakumezkoen aurtengo txapelketan, 2017an eskuratutako laugarren postua hobetzeko. Denboraldi osoan zehar egindako prestaketak maila altuko txapelketa hau izango du helburu. Bertan gure neskak lehiatuko dira azken fasera...

read more
Harrikadak ezin izan dio gizonezkoen lehenengo mailari eutsi

Harrikadak ezin izan dio gizonezkoen lehenengo mailari eutsi

Harrikada Aktion eta Harrikada Oreka taldeek ezin izan diote eutsi lehenengo mailari Jacan joan den asteburuan ospatu den gizonezkoen Espainiako curling txapelketan. Ez da lortu; Harrikadak ez du txapelketa honetan lehenengo mailari eusteko adina mailarik erakutsi....

read more

Basque Country

San Prudentzio curling cup

 

Apirilero, Harrikadak gaur egun Euskal Herrian dagoen Curling lehiaketa bakarra antolatzen du, San Prudentzio Curling Cup.

Mundu osoko hainbat herrialdetako 100 pertsona inguru joaten dira Gasteizera hiru egunez Curling praktikatzera.

Gure Sare Sozialak

Jarrai gaitzazu sareetan

Gure irudiak

Argazkiak

 
Failed to get data. Error:
Request had insufficient authentication scopes.

Harremana

2 + 11 =

Non entrenatzen dugu?