Harrikada T&I-k parte hartuko du Espainiako emakumezkoen aurtengo txapelketan, 2017an eskuratutako laugarren postua hobetzeko. Denboraldi osoan zehar egindako prestaketak maila altuko txapelketa hau izango du helburu. Bertan gure neskak lehiatuko dira azken fasera pasatu ahal izateko.
Jacan lehiatuko dira berriro estatuko 7 talde sailkapenerako lehenengo fase honetan, hain zuzen ere, martxoaren 2tik 4a bitartean garatuko dena. Txapelketak azken fase bat izango du, martxoaren 23tik 25a bitartean garatuko dena, eta bertan podiuma zein taldek osatuko duten erabakiko da, play-off sistema jarraituta.
Harrikada T&I (Belén Bárcena, Oihane Ruiz, Toñi Rodríguez, Josune Albisu eta Lydia Vallés), iazko taldea du oinarri, aldaketa batzuk tarteko. Haren helburua izango da lehian aurrera egitea hurrengo fasera pasa ahal izateko. Aukera guztiak irekita daude laugarrenez txapelketa honetan parte hartuko duen taldearentzat.
Haien aurkariak, oraingoan: Txuri-Berri Cafés Aitona, iazko txapeldunak; SVC Iparpolo; Madrid B-52; Hielo Pisuerga; Puigcerdá eta Val d’Aran. Txapelketa honetan Bartzelona azken orduko baja izan da.
Harrikada Curling Taldeak bere zorterik zintzoena opa die gure neskei.
Aupa Harrikada!