Atsegin handiz partekatu nahi dugu Harrikada Neguko Kirol Klubaren azken garaipena: Harrikada Lacturale taldeak Espainiako Kopa irabazi berri du. Bigarren edizioa izan da honakoa eta Jacan garatu da maiatzaren 20 eta 21a bitartean.
José miguel Valles, Lydia Valles, Iñigo Ruiz de Eguílaz eta Iraitz Pérez de Goldarazena jokalariek Harrikadarentzat eskuratu dute lehenengo postua; aurreko edizioan brontze izan zena.
Txapelketan hainbat taldek parte hartu dute: Txuri-Berri Cafés Aitona donostiarrak, Txuri-Berri Gorena, Barcelona Morral eta Val d´Aran katalanak eta Harrikada Lacturale bera. SVC Iparpolo talde gasteiztarrak ere parte hartu behar zuen txapelketan, baina ezinezkoa izan zaie bertaratzea.
Harrikada Lacturalek banan-banan aurre egin izan die haren aurkariei: 4-7 Txuri-Berri Gorenari, 11-2 Bartzelona Morrali, 3-9 Val d´Aran Garonari eta azken partida, Txuri-Berri Cafés Aitona taldearen aurka jokatutako partida, 6na geratu dira.
Behin betiko sailkapena horrela geratu da: Harrikada Lacturale lehenengo postuan, Txuri-Berri Cafés Aitona bigarrenean, Txuri-Berri Gorena hirugarrenean, Barcelona Morral laugarrenean eta Val d´Aran Montcorbison bosgarrenean.
Informazio gehiago hammerspain webgunean.