Harrikadak debut ona izan du Espainiako Dobles Mixto txapelketan. Bertan parte hartu duten bikoteek joko maila ona erakutsi dute; izan ere, kategoria honetan aurretik aritutako beste bikote batzuen aurka irabazi izan dute eta podiumean egoteko aukera asko zituzten bikoteei gogor aurre egin izan diete azken harrira arte.

 

Asteburu handia izan da Jacako izotz pistan bizi izandakoa, hain zuzen ere, Harrikadako taldeek bizi izandakoa: Vitrogres, Curlstore, Fundación Vital eta Oreka. Lau bikote, Harrikadako lau emakumezko eta lau gizonezko. Ia guztiek parte hartu dute lehendabiziko aldiz txapelketa espezializatu bezain erakargarri honetan; guztiak gogor aritu dira ahalik eta mailarik onena erakusteko.

Ostiral goizean eman zitzaion hasiera txapelketari. Orduan hasi zen taldeen lehenengo txanda. Larunbata bitartean talde bakoitzak hiruna partida joatuko zituen. Debutaren urduritasunak bide eman zion DSC izendatutako sailkapenerako txandari. Hori gakoa da garaipena lortu nahi izanez gero. Fase hori behin amaituta, partidei hasiera eman zitzaien.

Harrikada Curlstore (Iñigo Ruiz de Eguilaz eta Oihane Ruiz) taldea izan zen Harrikada Klubeko lehena jolasten. Bartzelona, Iceberg eta SVC Iparpoloren aurka lehiatu zen. Garaipen 1 eta 2 porrot jaso zituen. Nolanahi ere, zerbait gehiago lortu ahal izanaren sentsazioz geratu zen.

Harrikada Fundación Vitali (Lydia Vallés eta Josemi Vallés) talde urdinean parte harte hartzera egokitu zitzaien. Talde zaila, oso. Pizgarri bikaina izan zen gure taldea. SVC Iparpolori garaitu zitzaion eta Bartzelonaren aurka 2 galdu. Txuri-Berriren aurka jokatutako partidan azken harrira arte aukerak izan zituen hurrengo faseetara pasatzeko. Zoritxarrez, ez zen hala izan.

Harrikada Orekak (Belén Bárcena eta Rubén Martínez) talde morean zer esana eta sorpresa ematea zuen helburu. Talde horretan Txuri-Berri, SVC Iparpolo eta Jacaren aurka lehiatzea egokitu zitzaion. Arerioek indar handiagoa erakutsi zuten. Nolanahi ere, bizi izandakoak aurrera begira, teknikari dagokionez, hobekuntzak ekarriko ditu, ezbairik gabe.

Harrikada Vitrogres (Josu Perlacia eta Lydia Garaigordobil) izan da arreta deitu izan duena talde marroian. B-52 taldearen aurka partida galdu eta Bartzelonaren aurka irabazi zuen. Val d´Aránen aurka sailkapeneko lehenengo postuan aurrera jotzeko plaza zegoen jokoan; Val d´Aránek sekulako lanak egin behar izan zituen garaipena eskuratzeko, Harrikada Vitrogresek ez baitzion batere erraz jarri.

Harrikadako familiaren parte-hartzea ez da orain arte aipatutako partidetan geratu; izan ere, Harrikadako Nagore Ramírez de la Piscinak, Minayk, parte hartu du arbitroen taldean Raúl Garcíaren laguntzaile gisa. Fin-fin aritu da ziurtatuz araudiak zehaztutako bidetik garatzen zela guztia eta, jakina, izotz pista batek duen berezko hotza pairatuz.

Kontatu bezala izan da Harrikada Klubeko parte-hartzea txapelketa honetan. Aukera izan dugu bertatik bertara ikusteko Txuri-Berri Otaegi/Unanueren garaipena haien kide diren Txuri-Berri Alstarrekekin, hirugarren SVC Iparpolo Bikobi hirugarren izanda.

Harrikadak bere zorionik zintzoena adierazi nahi die Oihane eta Mikel txapeldunei. Stavangerren (NOR)  ospatuko den munduko txapelketan zorterik onena opa diegu.