Harrikada Equipo  de  curling  en  Vitoria-Gasteiz
  • Euskera
  • English
  • Castellano

San Prudencio Curling Cup

Apirilaren 28an Arabako San Prudentzio ospatzen du, haren zaindariaren eguna. Hiriburua eta probintzia osagai folkloriko eta gastronomiko sendoa duen festa batean murgildu egiten da; euskal kulturaz eta haren tradizioez gozatzeko aukera bikaina.

Data ezin hobeak dira, beraz, Vitoria-Gasteiz eta probintzia bisitatzeko; are gehiago, curlingeko zaletua bazara; izan ere, festa honetaz baliatuz, Curling txapelketa bat antolatzen dugu. Turismoaz eta Curlingaz gotzatzeko aukera paregabea.

Hona hemen, San prudencio Curling Cup 2017 txapelketan bildutako zenbait argazki

Ez al zaizu plan bikaina iruditzen?

Bidaia prestatu nahi izanez gero, turismoko web-orri hauek oso lagungarri izango zaizkizu:

Eta, jakina, harrikada@harrikada.eus helbidera idatziguzu edozein zalantza argitu edo txapelketan izena emateko.