Harrikada Neguko Kirol Klubak 2016/2017 denboraldi amaierako ekitaldia egin zuen pasa den ekainaren 3an. Ekitaldi honen jarduera nagusiena izan zen bazkide, abonatu eta ikastaroan parte hartu duten kirolari guztiekin batera bilera bat egitea. Horren helburua, denboraldi osoan zehar modu batez edo bestez parte hartu dutenek oroitzapen ona gorde dezatela eta etorkizunerako motibazioaren hazia handituz joatea.

 

Ekitaldia Mendiolako Etxezaharran egin zen. Bertako bilera gelan amaitu berri zen denboraldiaren jarduera guztiak birpasatu ziren: ez bakarrik kirol-esparrukoak, esparru sozial eta instituzionalean garatutakoak ere bai. Azken batean, Harrikadak aktiboki parte hartu duen jarduera guztiei begirada eman zitzaien. Azpimarratzakoa denboraldi hasierako bazkaria Petritegin, liga eta txapelketetan izandako presentzia, topaketa sozialak, lan-jardunaldiak eta, batez ere, denboraldiaren harribitxia izan den San Prudentzio Curling Cup 2017.

Horren ostean, eta aurretik taldekide guztiei helarazitako inkestetatik jasotako informazioan oinarrituta, denboraldiaren balorazioa egin zen. Balorazio positiboak agertu ziren kirol-esparruan, teknikoan, sozialean eta antolakuntzan. Balorazio positiboei kritika eraikitzaileek jarraitu zieten. Ezbairik gabe, etorkizuneko denboraldietara begria, feedback aberasgarria.

Hitzorduak atal informatiboago batekin jarraitu zuen: orduan azaldu zen klubaren egungo egoera zein den, irekita dituen lan-ildoak eta etorkizuneko erronkak.

Ekitaldiari amaiera eman zitzaion lagunarteko giroan garatu zen afari batekin. Giro ona eta talde-lana izan ziren nagusi. Hirugarren zati horrek aukera eman zuen klubeko partaideek elkar hobeto ezagutzeko, kluba gero eta gehiago handitzen ari baita.