Harrikada Equipo  de  curling  en  Vitoria-Gasteiz
  • Euskera
  • English
  • Castellano

Zer da Curlinga?

Laburpena

Curlina izotz-pista batean egiten den kirola da eta lau kidez osatutako taldeak lehiatzen ditu. Curlingeko pistaren muturretan bi itu daude, etxe edo home deiturikoak; haien artean 45 metroko tartea dago. Talde bakoitzak, txandaka, 8 harri jaurti behar ditu; granitoz egindako harri bakoitzak 20 kilo pisatzen ditu. Harri horiek izotz-pistatik irristatuz beste aldean dagoen ituraino heldu beharko dira.

Jaurtiketa egin ondoren, hala behar izanez gero, izotza eskobatuko da harrien abiadura eta zentzua manipulatzeko. Erratzaren igurtziek izotza behar beste berotzen dute; horrek harriaren irristatzea errazten du.

Harri guztiak jaurti ondoren, ituaren erdialdetik gertuen geratzen den harriak adieraziko du zein talde den partidaren irabazlea. Talde horrek puntu bat gehiago irabaziko du itutik gertu gelditzen den harri bakoitzeko, aurkariaren lehenengo harriarekin topo egin arte.

Gaur egun, curlingak oinarri sendoa du Kanadan, non profesionalki ere jolasten den. Era berean, Europako iparraldeko herri gehienetan ere jolasten da eta beste hainbat herrialdetara zabaltzen ari da, besteak beste, Australia, Zeelanda Berria eta Japonia.

Historia

Curlina Eskozian sortu zen, XVI. mendean. Izoztutako lakuen gainean jolasteko denbora-pasa bat bezala sortu zen. Ziurtasunez aipatutako data da; izan ere, gordetzen den harririk zaharrena 1511. urtean datatuta dago. Aipatu berri den harri hori Dunblanen (Eskozia) topatu zen, urmael bat drainatzeko lanetan ari zirenean. Harriak 11,8 Kg pisatzen ditu eta ondorengo inskripzioa du: “St. Js. B. Stirling. 1511“.

Jolasa “the roaring game” (jolas orrolaria) bezala ezagutzen zen, izotz gainean erdi-solido gelditzen ziren tanta txikien (pebble) gainetik harria irristatzean sortutako zaraten ondorioz. Curling hitza curr aditz eskoziarrean du jatorria; bere esanahia zarata txikia sortzea da. Curlinga kirol olinpikoa da Naganoko (1998) Jokoez geroztik.