Iristear dago gizonezkoen Curlingeko zitarik garrantzitsuena eta Harrikadak lehenengo aldiz bi talderekin parte hartuko du:  Harrikada Oreka eta Harrikada Aktion. Biek hartuko dute parte bi asteburu bizietan non 10 talde lehiatuko diren elkarrekin play-offak jokatu eta Espainiako irabazlearen titulua jasotzeko.

 

Jacako izotz pistan jokatuko da beste behin Curling-eko gizonezkoen lehenengo mailako Espainiako Txapelketa. 10 talde lehiatuko dira haien artean datorren asteburuan hasita (otsailaren 23tik 25era) eta martxoa bitartean (23 eta 25). Azken horretan lau hoberenen arteko play-offa jokatuko da eta hortik aterako da Espainiako talde txapelduna.

Harrikada Orekako kideek (Rubén Martínez del Pino, Máximo Calvo, Félix Díaz de Lezana, Jose Miguel Vallés eta Javier Pérez de Goldarazena) debuta egingo dute maila honetan; izan ere, bigarren mailako azken txapelketan brontzezko domina eskuratu zuten. Ezbairik gabe, esperientzia bizia izango da talde gisa hazteko eta mailan mantentzen saiatzeko. Curlingean arituak diren jokalariek parte hartuko dute hasiberriekin, talde borrokalaria osatuta.

Ordea, Harrikada Aktioneko kideentzat (Iñigo Ruiz de Eguílaz, Egoitz Gordo, Iosu Gabilondo eta Iraitz Pérez de Goldarazena) ez da lehenengo aldia izango maila honetan parte hartuko dutena: hirugarren urtea izango da haiena. Haien debutaren urtean finaleraino iritsi eta azken txapelketan zazpigarren geratu ziren. Gasteiztarrek prestaketa luzea egin dute pista suitzar eta estoniarretan,  ahalik eta sentsaziorik onenekin parte hartzeko oraingo lehia honetan. Mailari eustea helbururik behinena izango den arren, Harrikada Aktionek borrokatuko du lehenengo hiru postuen arteko bat lortzeko. 

Iazko txapelketako irabazleak izan ziren Txuri-Berri Cafés Aitona donostiarrekin batera Puigcerdá Panxing, Sporting l’Olla, Jaca, SVC Iparpolo, Barcelona, B-52 Madrid, Val d’Aran eta, jakina, gure Harrikada Oreka eta Harrikada Aktion taldeak egongo dira.

Lehenengo txandan gure bi taldeak, Oreka eta Aktion, lehiatu beharko dira haien artean; sailkapenean espekulazioak ekiditeko araudiaren ondorioz izango den norgehiagoka. Onenak irabaz dezala eta gure taldeek zorte ona izan dezatela.

Aupa Harrikada!