Harrikada Equipo  de  curling  en  Vitoria-Gasteiz
  • Euskera
  • English
  • Castellano

Curling eskola

escuela-de-curling-2015-2016-web

Harrikada Curling Taldeko kideok esfortzu jarraitua egiten dugu curlingaren zabalkundea egiteko, baita jokalari berriak erakartzeko ere. Horregatik, eta Curlingean hasi nahi duen pertsona ororentzat, eskola bat sortu dugu kirol hau ezagutu, jolasten ikasi eta lagun berriak egiteko.

Egutegia

Eskolak bi hileko zikloak izango ditu, urria eta maiatza bitarteko hilabete bikoitietan hasiko direnak:

  • Zikloa: Urria – Azaroa
  • Zikloa: Abendua – Urtarrila
  • Zikloa: Otsaila – Martxoa
  • Zikloa: Apirila – Maiatza

Ziklo guztiak berdinak dira eta curlingaren hastapenetara gerturatzea dute helburu. Nolanahi ere, kirola zure gustukoa izan bada eta jarraitu nahi izanez gero, klubeko abonatua izateko aukera izango duzu.

Ikastaro bakoitzeko gehienezko lagun kopurua 10ekoa izango da eta zikloa amaitzerakoan jokalari bakoitzak jolasa ezagutuko du, arauak, teknika, jokalarien rolak eta partida bat jolasteko gai izango da. Ziklo bakoitzeko prezioa 50€koa da eta jolasteko behar duzun ekipamendu guztia utziko dizugu.

Eskolan izena emateko ez duzu zertan patinatzen jakin, bakarrik 14 urte izan edo 12 baldin eta helduren batekin lagunduta bazatoz. Animatu zaitez, harrituko zaituen kirol bat ezagutzeko aukera izango duzu!

Bete ondorengo formularioa, segituan jarriko gara zurekin harremanetan izan dezakezun edozein zalantza argitzeko.

Zure izena (derrigorrezkoa)

Zure e-posta (derrigorrezkoa)

Zure telefonoa

Zure mezua