Harrikada Equipo  de  curling  en  Vitoria-Gasteiz
  • Euskera
  • English
  • Castellano

Enpresentzako dibertimenduzko jarduerak

Harrikada Curling Taldeak enpresentzako kirol-jardunaldiak eskaintzen ditu enpresetako lankideek elkarrekin bulegoz kanpoko ekintza bat egiteko.Aukera ezin hobea da enpresako urtemuga ospatzeko, gabonetan jarduera desberdin bat egiteko, langileen arteko kohesioa sustatzeko edo, besterik gabe, lankideekin kirol-jardunaldi bat egiteko aitzakia.

Jarduera honen bitartez curlingean jolasten ikasteaz gain, zuen artean lehiatzeko eta, batez ere, oso ondo pasatzeko aukera izango duzue.Proposatzen dizuegun plan estandarra larunbat edo igande eguerditan egin daiteke, urria eta maiatza bitartean, Bakheko izotz pistan, Vitoria-Gasteizen, eta ondorengo egitaraua jarraituko dugu:

  1. Harrera 13:00ean pistako kafetegian. Bertan lunch hotz bat jan eta bertaratuak taldetan banatuko ditugu, lehiatze-sistema antolatuko dugu eta curlineko sarrera teoriko bat emango dugu.
  2. 14:30etan beharrezkoa den ekipamendua emango dizuegu eta pistara sartuko zarete taldeka, bakoitza entrenatzaile batekin lagunduta. Ordu bateko denbora izango duzue jaurtiketa-teknika ikasi eta jolasaren kontzeptuak entrenatzeko.
  3. 15:30 eta 16:30 bitartean taldeen artean lehiatuko zarete zehaztutako lehiatze-sistemaren arabera.
  4. 16:30etan lunch bero bat zerbitzatuko dugu, sariak banatu eta monitore batean jardunaldiko argazkiak ikusten ditugun bitartean.

Jardunaldi hau 8-32 pertsonako taldeentzat diseinatuta dago. Lagun gehiago edo gutxiago bazarete, edo proposatutako ordutegia ondo ez badatorkizue, berdin-berdin jar zaitezte gurekin harremanetan eta zuen beharretara egokitzen saiatuko gara.

Hizkuntzak indartzeko aukera aprobetxatu nahi baduzue, jarduera euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egiteko aukera eskaintzen duguJarri gurekin harremanetan eta eska iezaguzue aurrekontua, ez zarete damutuko!

curling-vitoria-gasteiz